Paperjale.eus_ Euskal irakurleak eta liburu maitaleak batu gaitezen!

Paperjale: Euskal irakurleak eta liburu maitaleak batu gaitezen! Dabid Martínez Pérez, Abaraska

Aurkezpena

Abaraska pertsona librezale batzuek osatzen dugu. Gure helburua fedibertsoa, software librea, euskara eta euskal kultura sustatzea da. Lau instantzia mantentzen ditugu: lemmy.eus, pixelfed.eus, peertube.eus eta paperjale.eus Paperjale.eus librea, soziala eta federatua da. Liburuez eta literaturaz euskaraz aritzeko lekua. Erakutsi zure irakurketak, hitz egin liburuei buruz, iritzi eta balorazioak idatzi eta deskubritu zein izango den irakurriko duzun hurrengo liburua. Publizitaterik gabe, korporazio handien aurka eta komunitatera bideratuta. Gainontzeko BookWyrm instantzietako erabiltzaileekin harremanetan egon zaitezke, baita fedibertsoko beste kide batzuekin ere, hala nola, Mastodon, Pleroma...

Abenduak 6

13:00 - 13:30

Kabi@ - Landakogunea