Zortzi erronka digital eta adimen artifizialaren aplikazioa hezkuntzan

Zortzi erronka digital eta adimen artifizialaren aplikazioa hezkuntzan Leire Palacios, BadaLab + Ander Bolibar, Ikusgela

Mahaingurua

Zer da kutsadura digitala? Nola funtzionatzen du algoritmo batek? Adimen artifizialak zer ordezkatuko du? Zein eragin izango du garatzen ari den teknologia horrek gure hizkuntza ohituretan? 

Zortzi bideoko saila aurkezten du Badalab, hizkuntza berrikuntza laborategiak; eta Ikusgela, euskarazko bideo libreen atariak. Bideo hauen helburua bikoitza da: alde batetik, gai bakoitza ulertzeko tresnak eskainiko dira eta, bestetik, hizkuntzaren aldagaiak gai hauek zeharkatzerakoan sortzen dituen kezka, aukera eta galderei ere eutsiko zaie. 

Saio honetan bideo guztien irakaspenak laburtuko dira, saileko azken bideoa primizian aurkeztuko da, eta ondoren solasaldi bat egingo da.

Abenduak 6

11:15 - 12:00

Kabi@ - Landakogunea