30 ans d'Euskal Herria Zuzenean Cultiver l'alternative
Servier Etxexuri, Aitor / EHZ elkartea / Idoate, Ortzi
25€
- Argitaletxea: Elkar
- Kokapena azokan: Artekale 047
Deskripzioa
1996. urteaz geroztik, euskara etorkizun desiragarri batekin lotu du Euskal Herria Zuzenean festibalak. Herria egin duen proiektua da hau, harremanen, doinuen, borroken eta alternatiben kontrabandoa gorpuztu duena. EHZren historian misteriorik bada, transmisioarena da. Nola liteke, belaunaldi baten gogoeta eta ekimenari hain lotuta dagoen egitasmo batek hiru hamarkadatan iraun izana? Eta, gainera, aldiro-aldiro pertsona berrien eskutik. Baliteke erantzunetako batzuk izatea unean uneko egoera kultural, politiko eta sozialera egokitzeko gaitasuna, baita auzolanak berekin dakarren horizontaltasuna ere.30 urtez EHZ biziarazi duten pertsonen kontakizuenek harilkatzen dute liburu hau. Euskal Herri osoan herrigintzan eta kulturgintzan ari diren askotariko eragile eta norbanakoen esku utzi nahi dugu gure ondarea; izan ere, askotarikoak dira auzolanaren lurrak eta Euskal Herria zuzenean eraikitzen duten ekinbideak.
Informazio gehiago
- Urtea: 2026
- ISBN: 978-84-1360-644-6
- Literatura : Biografiak eta saiakera
Literatura gehiago
Ama baten oihua
Tabasi, Sally
18€
Ángel Oliver Un revolucionario desde el Evangelio
Pescador Medrano, Aitor
24€
BEHINTZAT, BETIRAKO GOGORATUKO DUT GASTEIZEN
Ansoleaga, Asier
18€
Bide desbideratuak Literatura eta arte garaikideen inguruko ikerketa feministak
Zenbait egile
21€
Dukesa eta sorgina. Cristina Brunettiren bizitza (1831-1914)
Rilova Jericó, Carlos
11€