Dukesa eta sorgina. Cristina Brunettiren bizitza (1831-1914)

Dukesa eta sorgina. Cristina Brunettiren bizitza (1831-1914)

Rilova Jericó, Carlos

11€

  • Argitaletxea: Gipuzkoako Foru Aldundia
  • Kokapena azokan: Barrenkale 039-040

Deskripzioa

Cristina Brunetti 1831n jaio zen eta Lázaro Fernando Brunetti konde italiarraren eta María Josefa Gayoso de los Cobos y Téllez-Girónen alaba zen. Maila intelektual handiko emakumea, Emilia Pardo Bazán bezalako idazle ospetsuen hitzetan. 1859. urtean Fermín Lasala y Colladorekin ezkondu zenetik, lan intelektual eta filantropikoetan ez ezik, senar-emazteen ezkutuko botere gisa ere esku hartu zuen, XIX. mendearen bigarren erdiko eta XX. mendearen hasierako Espainiako eta Europako gertaera garrantzitsuetan.
Horri dagokionez, bere gutun pertsonalek (gaur egun Donostiako San Telmo Museoko Artxiboan daude) erakusten digute nola jardun zuen agente informal gisa bando liberalaren alde azken karlistaldian (1873-1876), 1877ko foru-abolizioaren prozesuan edo, azkenik, diplomazia lan garrantzitsuak egiten. Bi aldiz Parisen, Gerra hispano-estatubatuarrak eragindako 1898ko nazioarteko krisi handiaren esparruan, eta geroago Londresen, 1900 eta 1905 bitartean, garai hartan eragin handia zuen Britainiar Inperioarekin aliantza garrantzitsuak egiten laguntzeko.

Informazio gehiago

  • Urtea: 2026
  • ISBN: 978-84-79078-77-5
  • Literatura : Biografiak eta saiakera