12. Durangoko Azoka
Bitoriano Gandiaga omentzeko kantaldiak itzal handiko kantari asko bildu zituen: Benito Lertxundi, Lourdes Iriondo, Antton Valverde, Gontzal Mendibil, Urko, Artze anaiak, Oskarbi, Lekuona, Hibai Rekondo eta Bitoriano Gandiaga bera ere bai.
Iñaki Beobide kulturgileak eskutzitza igorri zion Gerediagari kezka bat adierazteko: liburuen sariketa antolatzen zutela, baina musikaren sariketarik ez. Ekarpena onartu zuten hurrengo ediziotik aurrera.
Urriaren 29tik azaroaren 1era bitartean garatu zen azoka. Ediziorako kartela Gerediaga elkarteak ekoitzi zuen.