13. Durangoko Azoka

Franko 1975ean hil zen arren, urte honetan ere Gobernu Zibilean baimena eskatu behar izan  zen Azoka antolatzeko. Gobernadore Zibilak gutun bidez jakinarazi zuen ezingo zuela etorri Azokara. Arrazoia: “…Defentsa eta Barne Ministro Txit Gorenen bisitaldia Probintziara”.

Juan San Martinek egin zuen sarrerako hitzaldia, eta azokaren garrantzia azpimarratu zuen bertan. Komunikabideak Euskadin izeneko mahai-inguru bat ere antolatu zuten, Egin, Deia, Zeruko Argia, Hordago, RTVE eta Radio Popularreko ordezkariek parte hartu zutelarik.

Lehenengoz musika lanentzako sariak banatu zituzten, hauek izan zirelarik sarituak: Benito Lertxundi, Laja eta Landakanda, Itoiz eta Enrike Zelaia. Epaimahaia Jose Mari Iriondok, Felix Linaresek, Carlos Arcok eta Antton Aranburuk osatu zuten.

Jose Javier Lacalle 'Laka' artistak sortu zuen edizioa iragartzeko kartela.

Dokumentua: 1978ko egitaraua
Azoka 1978