11. Durangoko Azoka
Alfonso Irigoienek euskal unibertsitateari buruz eskainitako hitzaldiarekin hasi zen azoka. Koldo Mitxelenak ere gai beraren inguruan jardun zuen beste ekitaldi batean.
Garaia aldizkariko kronikak kontatzen duenez, ikurriña eskegi zuten merkatu plazan lehenengoz. Irudia ere argitaratu zuen hori erakusteko.
La Gaceta del Norte egunkariak titular bitxiak eskaini zituen: bata, “Gerediagatarrek 150.000 pezeta eman zizkioten Euskaltzaindiari” eta, bestea, “Venezuelatik 1.000 dolar bidali dituzte ikerketa-lanak saritzeko”.
Jose Javier Lacalle 'Laka' artistak sortu zuen kartela.