Atsotitzen baratzean Herri-literaturan errefrau-jorran

Atsotitzen baratzean Herri-literaturan errefrau-jorran

Arejita, Adolfo

18€

  • Editorial: Euskaltzaindia
  • Ubicación en la feria: Barrenkale 024

Descripción

Euskaltzaindiak, ikerketa- eta sustapen-arloetatik landa, sortzen dituen literatura- eta saiakera-lanak argitaratzea da bilduma honen helburua. Zabalkunde orokorreko lanez ari gara, irakurleak modu errazean irakurriko dituenak. Esfortzu handirik gabe euskararen gainean zerbait irakatsiko diotenak, hizkuntzaren edertasuna eta erabilera praktikoa sustatuko dutenak.
Lehen eta Orain, bilduma zaharberritua dela esan genezake, Euskaltzaindiak 1950eko hamarkadan sorturiko Len eta Orain bilduma baita berorren aurrekaria. Orduan lau lan baino ez ziren atera; hots, Olerkiak (1957) Felipe Arrese Beitiak idatzia, Testamentu Berriko kondaira edo historia (1957) Franzisko Ignazio Lardizabalek, Leturiaren egunkari ezkutua (1957) Jose Luis Alvarez Enparantza Txillardegik, eta Ipuin barreka (1959) Aita Felix Bilbaok. Bildumaren bigarren aldi hau etorri da lehengoari jarraipena emateko xedez.

Más información

  • Año: 2026
  • ISBN: 979-13-991799-6-5
  • Colección: Lehen eta Orain 2
  • Sailkapena: Lengua. lingüística y crítica literaria