Atsotitzen baratzean Herri-literaturan errefrau-jorran
Arejita, Adolfo
18€
- Argitaletxea: Euskaltzaindia
- Kokapena azokan: Barrenkale 024
Deskripzioa
Euskaltzaindiak, ikerketa- eta sustapen-arloetatik landa, sortzen dituen literatura- eta saiakera-lanak argitaratzea da bilduma honen helburua. Zabalkunde orokorreko lanez ari gara, irakurleak modu errazean irakurriko dituenak. Esfortzu handirik gabe euskararen gainean zerbait irakatsiko diotenak, hizkuntzaren edertasuna eta erabilera praktikoa sustatuko dutenak.
Lehen eta Orain, bilduma zaharberritua dela esan genezake, Euskaltzaindiak 1950eko hamarkadan sorturiko Len eta Orain bilduma baita berorren aurrekaria. Orduan lau lan baino ez ziren atera; hots, Olerkiak (1957) Felipe Arrese Beitiak idatzia, Testamentu Berriko kondaira edo historia (1957) Franzisko Ignazio Lardizabalek, Leturiaren egunkari ezkutua (1957) Jose Luis Alvarez Enparantza Txillardegik, eta Ipuin barreka (1959) Aita Felix Bilbaok. Bildumaren bigarren aldi hau etorri da lehengoari jarraipena emateko xedez.
Informazio gehiago
- Urtea: 2026
- ISBN: 979-13-991799-6-5
- Bilduma: Lehen eta Orain 2
- Sailkapena: Hizkuntza. lingüistika eta kritika literarioa
Hizkuntza. lingüistika eta kritika literarioa gehiago
Bakaikuko Ispiluan I Euskaratik euskaztelera. Elebitasunaren gezurra
Ondarra Erdozia, Jesus
15€
Bakaikuko ispiluan II Euskal azentu sistemarantz
Ondarra Erdozia, Jesus
20€
Bortzirietako hizkuntza-aniztasuna eta migratzaileen euskararekiko pertzepzioak eta jarrerak
Martin Etxebeste, Jon
16€
Esanetik idatzira III Gramatika-estiloen oreka bila
Arejita, Adolfo
25€
Euskara eta kulturartekotasuna uztartzeko esku-hartzea hezkuntza komunitatean:EKU PROGRAMA
Perez Lizarralde, Karmele
8€