Ibilbide bat eta zazpi bidelagun eskola inklusiboa eta album ilustratuak uztartuz
Galarraga Arrizabalaga, Haizea
21€
- Editorial: Udako Euskal Unibertsitatea
- Ubicación en la feria: Barrenkale 018
Descripción
Liburu honek album ilustratua ardatz duen ibilbide literario bat proposatzen du Lehen Hezkuntzarako, literaturaren eta inklusioaren arteko zubia eraikiz. Liburuak ainguraketa teoriko eguneratua eskaintzen du hezkuntza literarioari, album ilustratuari eta inklusioari buruz, eta ikuspegi hori praktikara eramaten duten zazpi diseinu didaktiko aurkezten ditu, zazpi album ilustratutan oinarrituta. Hautatutako album ilustratuek aniztasuna, identitatea, enpatia eta justizia soziala erdigunera ekartzeko aukera eskaintzen dute eta irakurle aktibo eta herritar konprometituak hezteko bidean lagun bilakatzen dira. Proposamen didaktikoek ikas-egoeren egitura baliatzen dute, azken proiektu erreal bati begira daude eta diziplinarte-kotasuna, sormena, ikaskuntzaren diseinu unibertsala eta ikasleen ahotsa lehenesten dituzte. Liburuak xede du irakasleei zein hezkuntza-esparruko bestelako eragileei tresnak eskaintzea album ilustratuak ikasgelan lantzeko, literatura ikaskuntza-prozesuaren erdigunean kokatuz eta begirada inklusiboa bermatuz
Más información
- Año: 2026
- ISBN: 978-84-8438-923-1
- Sailkapena: Lengua. lingüística y crítica literaria
Más Lengua. lingüística y crítica literaria
Atsotitzen baratzean Herri-literaturan errefrau-jorran
Arejita, Adolfo
18€
Bakaikuko Ispiluan I Euskaratik euskaztelera. Elebitasunaren gezurra
Ondarra Erdozia, Jesus
15€
Bakaikuko ispiluan II Euskal azentu sistemarantz
Ondarra Erdozia, Jesus
20€
Bortzirietako hizkuntza-aniztasuna eta migratzaileen euskararekiko pertzepzioak eta jarrerak
Martin Etxebeste, Jon
16€
Esanetik idatzira III Gramatika-estiloen oreka bila
Arejita, Adolfo
25€