Festina Lente
Elorrieta, Eñaut
24,95€
- Diskoetxea: Elkar
- Kokapena azokan: Musikaren plaza 059-065, Artekale 075-083,
Deskripzioa
Proiektu honek Eñauten ibilbidean benetako mugarria markatuko du. Inoiz planteatu dugun ekoizpen anbiziotsua eta erabakigarriena da. Mundu-mailako ekoizlea izango dugu ondoan: Bryce Dessner-ekin (The National taldeko musikaria eta kantu egilea. Bon Iver, Nick Cave, Bruce Springsteen, Paul Simon eta Philip Glassekin aritu izan da, besteak beste) , Dessner bera eta David Chalmin (konpositore, musikari eta soinu-ingeniari frantsesa. Triple Sun taldeko kidea izateaz gain, Katia eta Marielle Labèque, Thom Yorke, The National, Madonna, Rufus Wainwright, Matt Elliott eta Shannon Wright-ekin lan egin du) dira –musikari gisa parte-hartzeaz gain– ekoizle-lana egiten aritu direnak. Disko honek Elorrietaren ibilbidean norabide berri bat marraztuko duelakoan gaude. Beti bezala, kantua bera erdigunean jartzea maite du Eñautek, eta orain arteko lanetan garatutako sentikortasuna mantendu arren, urrats bat haratago doa soinuaren trataeran, moldaketa ausartekin eta espazioari protagonismo handiagoa ematen dioten egiturekin.
Informazio gehiago
- Urtea: 2026
- ISBN: 8436007089946
- Sailkapena: Pop-rock