Alde Bi
Naxker
20€
- Diskoetxea: Berri Txarrak ;
- Kokapena azokan: Musikaren Plaza 083-084
Deskripzioa
Pandemiaz geroztik Iruñerrian lehertu den musika loraldia ezin da ulertu Atarrabiako NAXKER taldearen ekarpenik gabe.
Pop kantu freskoak egiten maisu direla erakutsi dute oso denbora gutxian, euren mezua "amorrazioz baina ezti" botatzeko beharrizanari jarraituz.
Orain arte bi lan labur eskaini ditu boskoteak: 'Matxenia II' (2024) eta 'Nori jarriko dizkozu gure abestiak?' (2025).
Bada, nafarren orain arteko kantu guztiak binilo bakar batean bildu ditugu eta horixe da 'Alde Bi'-n aurkituko duzuna.
Gorka Urbizuk Only In Dreamsen barruan sortu berri duen ZILARRA DISKOAK azpizigiluaren lehendabiziko erreferentzia izango da hau.
Informazio gehiago
- Urtea: 2026
- Euskarria: Binilo gorria
- Sailkapena: Pop-rock