Joan Beriainen kristau-dotrina (1626) Edizio kritiko konparatua

Joan Beriainen kristau-dotrina (1626) Edizio kritiko konparatua

Santacilia, Ekaitz

18€

  • Argitaletxea: Euskaltzaindia
  • Kokapena azokan: Barrenkale 024

Deskripzioa

Lau mende egin ditu Joan Beriain utergarrak Iruñean argitaratutako gaztelaniazko eta euskarazko kristau-dotrinak. Inprimategira eramandako lehen euskal testuetarik baitugu, ezin utzizko obra da (Nafarroako) euskararen historia aztertu nahi duenarendako. Haatik, ale bakar baten berri baizik ez dago, egundaino osorik ezagutzera eman gabea, gainera.
Liburu honetan, egilearen, obraren eta alearen nondik norakoak xeha­tzeaz gain, gaztelaniazko eta euskarazko testuak transkribatu eta editatu dira lehen aldikoz, parez pare paratuta eta aurreko zatikako edizioekin alderatuta. Alearen irudiak ere txertatu dira. 

Informazio gehiago

  • Urtea: 2026
  • ISBN: 979-13-991799-4-1
  • Bilduma: Euskararen Lekukoak 29
  • Sailkapena: Hizkuntza. lingüistika eta kritika literarioa