KO-LOREAK

KO-LOREAK

Sweet Rage

12€

  • Diskoetxea: Baga-Biga Musika Ideiak
  • Kokapena azokan: Musikaren plaza 012-017

Deskripzioa

KO-LOREAK
Sweet Rage 2021ean Abadiñon (Bizkaia) sortu zen Muted taldearen gar
gorietatik. Crisha sartu zen kantari eta Muted taldearen sugarrak eztitu egin
ziren nolabait, “amorru gozoa” eraikitzeko, Sweet Rage seikotea, non ez
dagoen konpositore edo sortzaile nagusirik. Estreinako diskoa 2023an kaleratu
zuten, “Abian”. Orain, hitz joku batekin dator disko berria, “Ko-loreak”.
Sweet Rage taldearen Ko-loreak bigarren diskoko abestiak 2024an hasi ziren
grabatzen eta hiru hilabetean behin bat igo zuten sarera, baina lau (Azkarregia,
Hain ederra, Seinaleak eta Emaidazu) disko osoarekin batera argitaratu dituzte.
Grabaketak, nahasketak, ekoizpenak eta masterizazioak Christophe Tytgatek
egin ditu, letrak ere bai, baina “We beti elkarrekin” Crisha Ibarrak idatzi du.
Musika konpozizioa taldekide guztien artean egindako lana da. Kolaborazio
bakarra izan dute, Lova Lois poeta eta raperoak ahotsa sartu du “Gaztea naiz”
kantuan.

Sweet Rage taldearen “Ko-loreak” izenburuak bi irakurketa ditu. Bat, “koloreak”,
ñabardura ilun, bizi eta tristez betetako paleta da. Bi;”ko-loreak”, loreen
amaiera, iluntasunak koloreak irensten dituen garaia. Ez da kontzeptu-diskoa,
paleta bat baizik. Azken bi urteetan idatzitako abestiak dira, munduaren
begirada ilun batetik. Hemen dago autokritika ukitua eta, nola ez, emozioa eta
gozatzeko beharra. Musika estiloaren arrastoan jartzeko esan daiteke metal
melodikora, female-fronted metal melodikora eta pop-metalera alboratzen dela
Sweet Rage. Abesti guztiek bideo-joko bat dute.

Informazio gehiago

  • Urtea: 2026
  • Euskarria: Cd
  • Sailkapena: Pop-rock