Lau Egun Dira eta Lainotuak Bi

Lau Egun Dira eta Lainotuak Bi

Modus Operandi

10€

  • Diskoetxea: Baga-Biga Musika Ideiak
  • Kokapena azokan: Musikaren plaza 012-017

Deskripzioa

Iñaki eta bere taldea laugarren disko barriagaz datoz. Lan barri honetan, taldeak ez dau bere betiko esentzia galduko, ska, rock eta rap doinuak barriro be euren musikaren ardatz izango dira eta. Euren zaleek taldearen Modus Operandi berezia aurkituko dabe barriro ere, betiko indarra, erritmoa eta nortasuna mantenduz.
Disko barri honek taldearen izaera eta musikarekiko pasinoa islatzen ditu, eta, batez be, zuzenekoetan erakusten daben energia hori transmititzen dau. Izan be, euren kontzertuetan ohikoa dan lez, kanta barriakaz be publikoa dantzan jartzeko eta giro parebakoa sortzeko prest datoz. Azken baten, laugarren lan honegaz, Iñakik eta bere taldeak argi erakusten dabe euren bideari eusten deutsiela, betiko Modus Operandi horri uko egin barik.

Informazio gehiago

  • Urtea: 2026
  • Euskarria: Cd
  • Sailkapena: Ska, reggae