Aireratzea

Aireratzea

Steady Rockets

22€

  • Kokapena azokan: Musikaren plaza 009-010

Deskripzioa

2026an Steady Rockets taldeak bere lehen LP-a kaleratu du: Aireratzea. Abesti propioz eta bertsio bereziz osatutako lan honetan, taldeak Jamaikako erritmoen indarra eta euskarazko mezu kritikoa uztartzen ditu. Diskoko abesti bakoitza testuinguru eta gai desberdin batetik abiatzen da. Horrela, gizartean dauden hainbat arazo salatzeaz gain, taldeak jamaikar musikaren estilo ezberdinak erakutsi nahi ditu. Gai horiek guztiak gure errealitatetik eta eguneroko bizipenetik sortuak dira. 

Taldearen lehen diskoa izanik, prozesu luze baten hasiera irudikatzen du: gure soinua aurkitzeko bidaia baten lehen pausoa. Horregatik du izen hori; diskoa kaleratu den unetik aurrera, taldeak bere aireratzea hasi duelako.

Informazio gehiago

  • Urtea: 2026
  • Euskarria: Biniloa
  • Sailkapena: Ska, reggae