KATTALIN ETA NENUFARRAK - ZERUA ETA SABAIAK
KATTALIN ETA NENUFARRAK
10€
- Diskoetxea: Bidean Produkzioak
- Kokapena azokan: Musikaren plaza 078
Deskripzioa
Zeruak eta Sabaiak lehen lan luzeak armairu batean pilatutakoa zerrendatzen du, bakardadea kudeatzeko prozesu psikologiko baten metafora gisa. Zeruen edo sabaien azpian jarri nahi dute entzulea: burezur gainean duten hori izendatzean, hauen artean dagoen tartea neurtzean, izateko daukaten aukera identifikatzean eta horretarako konpainiarik ea baduten begiratzean.
Bakoitzak bere armairu propioa du; eta hala ere, hain handia den zerbait gordetzen ahal dugu, ezer agerian utzi gabe: Takikardiak, hozkak, otsoak, loa, Kattalin eta zaldiak. Hau dena gorde du taldeak, armairu batean. Eta, entzuleari galdera bat bota diote: non aurkitzen duzu zuk, nik bilatzen dudana hemen?
Informazio gehiago
- Urtea: 2026
- Euskarria: CD
- Sailkapena: Pop-rock