Erloju Orratzak Izoztean
Makriba
8€
- Diskoetxea: Autoedizioa ; Musika Zuzenean
- Kokapena azokan: Musikaren plaza 054-055
Deskripzioa
Makriba taldea Gasteiztik dator eta rock-pop soinuetan kokatzen da. Lagun talde hau, 2023an hasi zen musika egiteko elkartzen eta aurten argitaratu berri dute haien lehenengo lana, Urtzi Izarekin batera grabatu den 'Erloju Orratzak Izoztean' lana. Lasaitasunetik frenetismora bidaiatzen duen diskoa eta zuzenekoa proposatzen du taldea, rock progresibora gerturatzen diren egiturekin.
Informazio gehiago
- Urtea: 2026
- Euskarria: CD
- Sailkapena: Pop-rock