Bizirik gaude
Unsain, Gartxot
Diskoetxea: Autoedizioa
Kokapena azokan: Musikaren plaza 029
20 €
Urtea: 2025
Euskarria: LP
Deskripzioa
Intimitatea eta heldutasuna uztartzen duten hamaika abestiz osatutako disko berria dakar Gartxotek. Bertan, gitarra akustikoak, soiltasuna eta artifiziorik gabeko ahotsa baliatuz, bilaketa emozional zintzo bat egin nahi izan du, kantautore gisa, lehen aldiz bere izena daraman soinu-unibertsoa eraikiz.
Su epel eta motelean sortutako eta zuzenean grabatutako pieza hauek azken bi urteetako sentsazioak eta ikaskuntzak biltzen dituzte: heldutasunerako igarobidea, denboraren igarotzea eta ziurgabetasunaren erdian sortzen diren argi txikiak. Ekoizpen landu, biluzi eta soil hau Amaia Mirandaren laguntzarekin burutu da, artisauaren sentsibilitatez eta zuzenean grabatuz.
Esan bezala, proiektu honek, gainera, inflexio-puntu bat markatzen du: Gartxotek bere izenarekin sinatzen duen lehen aldia da, musika egiteko modu biluziago, zintzoago eta pertsonalago baterako hautu garbia.
Emaitza kolore propioa eta tonu intimoa duen lan bat da, non abesti bakoitzak paisaia ireki bat bezala funtzionatzen duen, entzuleak bere burua ezagutu eta atseden har dezan. Sinpletasuna, hauskor denaren edertasuna, itzalak eta, nola ez, argiak dira lan honen aldarri nagusiak.





