Dendako bilatzaile aurreratua

UEUk 50 urte : bizipenak eta ametsak (#50UEUrte)

Garcia Etxebarria, Koldo

Argitaletxea: Udako Euskal Unibertsitatea

14 €


Urtea: 2023
ISBN: 978-84-8438-880-7
Euskarria: Liburua
Deskripzioa
Nola jaso ospakizun bat? Nola jaso ospakizun hori mende erdia bada? Eta mende erdi hori betetzen badu Udako Euskal Unibertsitatea bezalako erakunde akademiko nazional herritar eta herrikoiak? UEU praktikan eta egintzan hezurmamitzen denez, halako ekimen batek ematen digun bizipoza hitzen bidez transmititzea erronka handi bat da, UEUk dituen erronkak bezala.
Esku artean duzun liburu honetan jaso nahi izan ditugu #50UEUrtean zehar jazotakoak eta aurrera begira ditugun ametsak. Horretarako, 50 urte hauen protagonisten bizipenak laburtu ditugu, bai eta ospakizun-urtean zehar egindako hausnarketak eta ekitaldiak ere.
Liburu hau artefaktu bat da, #50UEUrteak bizi izan zituenak berriro zirrara hori bizitzeko; eta bizi izan ez zituztenek UEUrekin amets berriak bizi ahal izateko. Datorrenari begira jartzea, etorkizunari aurre hartzeko asmoz. #ElkarEkin.

Antzeko produktua