Dendako bilatzaile aurreratua

Maite Idirin, herrigintzan kantuz

Apalategi Begiristain, Jokin

Argitaletxea: Udako Euskal Unibertsitatea

20 €


Urtea: 2023
ISBN: 978-84-8438-852-4
Euskarria: Liburua
Deskripzioa
Maite Idirin da liburu honen protagonista, eta 1968an kokatuko genuke haren ibilbide artistikoaren hasiera, urte horretan hasi baitzen kantatzen, Zeberion. Baina, 1969an, Parisera joan behar izan zuen, ihesi. Urte horretako abuztuan, Paulo Iztueta ere Parisera ailegatu zen, hau ere iheslari; ordurako oso lagun bilakatuak ziren, Atahualpa Yupanquiren diskoa zela eta. Parisen Jokin Apalategirekin elkartu ziren, zeina jadanik 1967tik Parisen ikasketak egiten ari baitzen. Maitek, 1969ko urritik aitzinera, gauero ordu-erdi batez kantatzen zuen Parisko «Candelaria» kafe-antzokian. Paulo eta Jokin Vincennes-ko Unibertsitatean Soziologiako ikasketak egiten ari zirenez, Maite ere bertan inskribatu zen berehala. Baina Maite, aldi berean, Europan zehar kantuz ibiltzen zen; gehienbat Belgikako Flandrian, baina baita Jugoslavia, Italia eta Alemanian ere. Musikariez gain, Paulo eta Jokin bilakatu ziren haren laguntzaileak. Egoera bereziko mundu horren berri xehea ematen da liburu honetan, Atahualpa Yupanqui, erbesteratzea, Europa, euskara eta Ahizpatasuna gai nagusi bilakaturik.

Antzeko produktua