Blender: 3Dan nire lehen sorkuntzak

Blender: 3Dan nire lehen sorkuntzak

Bideo-jokoak, fabrikazio digitala, diseinua, animazioak, efektu bereziak … asko dira 3Darekin sortzeko aukerak.

Lau online tutorial txikik osaturiko ziklo hau DBHko ikasleei zuzenduta dago, eta hauen bitartez 3Dan oinarrizko pausuak emango dituzte lehenengo objektu eta animazioak sortzeko.

Horretarako erabiliko den aplikazioa Blender da. Blender softwarea irudi digitalak sortzeko aplikazio librea da. 3Dan sortzea duela helburu. 

Zergatik Blender?

Blender oso malgua da eta diziplina anitzerako balio du: bideoen sorkuntza, filmen efektu espezialak, 3Dn diseinatu eta sortu, objektuen diseinua, arkitektura,...

 Gainera software librea izanik, denborarekin euskaratzeko aukera gehiago izango ditu.

Garatzaile gazte bat: Janire Iparraguirre Delgado

Janire Iparraguirre Delgado, 1993an Gasteizen jaioa. EHUan Arte Ederretan graduatua da. Bere arte ikasketak 3D proiektu eta bideo-jokoetara zuzentzea erabaki zuen, horretarako ingurugiro interaktiboetan, 3D animazioan eta bideo-jokoetan Goi Gradua egin zuen Tartanga LH institutuan.

Pentagonal Estudioan lan egin du eta PlayStation 4rako pentsaturiko SYZYGY jokoaren garapenean parte hartzen dabil gaur egun.

Behar teknikoak:

Partekatu zure sorkuntza

#IkasleGoizaDA traolarekin sare sozialetan partekatu ditzakezue tailerra jarraituz sortzen dituzuen irudiak

Zikolaren estruktura eta beharrezko materialak:

1go saioa // Blenderren interfazea ezagutzen

 Beharko duten materiala

  • Teklatu lasterbideen zerrenda (1saioa_lasterbideak.pdf)

2. saioa // Blenderren objektu bat modelatzen

 Beharko duten materiala

  • Teklatu lasterbideen zerrenda (2saioa_lasterbideak.pdf)
  • Jarduera egiteko materiala (2saioa_etxea_laua.jpg)
  • Emaitza (2saioa_etxea.blend)

3. saioa // Blenderren animatzen

 Beharko duten materiala

  • Teklatu lasterbideen zerrenda (3saioa_lasterbideak.pdf)
  • Jarduera egiteko materiala
  • Emaitza (3saioa_pilota.blend)

4. saioa // Blenderren testurak, argiztapena eta renderra

 Beharko duten materiala

  • Teklatu lasterbideen zerrenda (4saioa_lasterbideak.pdf)
  • Jarduera egiteko materiala(4saioa_etxea_render.png, 4saioa_dadoa_testura.jpg, 4ssaioa_testura.jpeg)
  • Emaitza (4saioa_etxea.blend, 4saioa_dadoa.blend)