61. Durangoko Azokan parte hartzeko izen-ematea zabalik dago erakusleentzat
Abenduaren 4tik 8ra bitartean garatuko da Durangoko Azokaren 61. edizioa, eta gaurtik irailaren 30era bitartean zabalik egongo da erakusmahaia ipintzeko izen-ematea.
DA! Kulturaren Jaialdiaren 61.edizioa abenduaren 4tik 8ra garatuko da
Azokan parte hartu gura duten erakusleek irailaren 30era arteko epea izango dute izena emateko, durangokoazoka.eus webgunearen bidez.
Abenduaren 4tik 8ra bitartean garatuko da Durangoko Azokaren 61. edizioa, eta gaurtik irailaren 30era bitartean zabalik egongo da erakusmahaia ipintzeko izen-ematea. Azokan parte hartu nahi duten erakusleek (argitaletxe, diskoetxe, ekoiztetxe, elkarte, erakunde, banatzaile zein autoekoizleek) durangokoazoka.eus webguneko INTRANETA atalean egin beharko dute eskaria. Behin erregistratuta, webgunean bertan izango dute partaideek informazio osagarria eskuragarri: azokako araudia, izen-emate epeak, maiz egiten diren galderak eta tarifen inguruko informazio guztia.
Ohi bezala, aurrerago beste zenbait inskripzioren izen-emateak ere zabalduko dira; besteak beste, egitarauaren barruan proposamenak egiteko eta Ikasle Goizean parte hartzeko. Horren inguruko informazio zehatza aurrerago emango da.
Bitartean, 61. Durangoko Azokaren prestaketa lanak martxan dira dagoeneko. Gerediaga elkartea lanean hasi da abenduko hitzordua prestatzen, eta datozen hilabeteetan azokaren inguruko xehetasun eta nobedade gehiago ezagutaraziko dira.
Abenduaren 4tik 8ra, kulturaren jaialdiaz gozatzeko elkargune izango da Durangoko Azoka.