37. Durangoko Azoka
Historia hartu zuen ardatz 2002ko azokak. Hitzaldien artean, bi aipagarri: “Euskal historiaren erronkak” eta “Eleberri historikoak direla-eta”.
Argizaiola Saria Labayru Ikastegiari eman zitzaion, euskararen eta euskal kulturaren alde 1977az geroztik eginiko lanagatik.
HItzaldi eta liburu aurkezpenez aparteko ekitaldietan, Benito Lertxundik kantaldia eskaini zuen Ezkurdi Jai-Alai pilotalekuan.
Joxe Amantegi artistak sortu zuen ediziorako kartela.
Azoka leku finko barik ibili zen 2002ra arte, herrian zehar instalaturiko karpetan antolatuz. Hauxe izan zen azoka nomada horren azken edizioa, Landako Gunera igaro aurretik.