36. Durangoko Azoka

245 erakusmahai egokitu ziren karpen barruan.

Argizaiola Juan San Martin euskaltzain eta ikerlariari eman zion Gerediagak. Edizioan bestelako eragileak ere izan ziren omenduak: Pedro eta Pablo Pedro Astarloa eta Bitoriano Gandiaga. 

Ediziorako gaia euskararen apologistak izan zen, euskaltzaleek eginiko ekarpena aitortu asmoz. Gainera, 100 urte bete ziren Hendaian euskaltzaleen biltzarra eratu zenetik.

Prentsak bi liburu azpimarratu zituen: Sarrionandiaren Lagun izoztua eta Iñaki Mendigurenek itzulitako Harry Potter.

Kartela Fidel Azkoaga ilustratzaile eta irakasleak sortu zuen.

36  Azoka 2001031