38. Durangoko Azoka

2003an Landako Guneko egoitza berria estreinatu zen. “Urte askotako amets izan duguna, errealitate bihurtu da”, aitortu zuten Gerediagako ordezkariek. 

Hiru kaletan banatu zuten azoka: Goienkalea, Artekalea eta Barrenkalea. 271 stand egon ziren guztira, eta tartean teknologia berrien inguruko 12 erakusmahai egon ziren.

Gai nagusia irratigintza izan zen. Horrekin lotuta, Argizaiola saria Frankismo garaian irratigintza sustatzen ibili zirenak omendu nahi izan zituen Gerediagak, eta Loiola irratiko sortzaileetakoa izan zen Gerardo Bujandak jaso zuen saria ekitaldian.

Azoka inguruertan hainbat mobilizazio garatu ziren, eta aipagarria da Euskaldunon Egunkariako auzipetuen alde eginiko elkarretaratzea.

Edizioaren kartela Iban Gorriti argazkilariaren eskutik etorri zen.

PC070027 (Copy)