29. Durangoko Azoka

Euskaltzaindiak eta Eusko Ikaskuntzak jaso zuten Argizaiola, 75. urteurrenaren harira. Ekitaldian Idoia Estornes idazle eta historialariak hitzaldia eskaini zuen. 

Urte hartan olerki emanaldiak ez-ohiko lekuetan egin ziren: udaletxeko arkupean, Arkarazo tabernan eta Kurutziaga hotelean. Bernardo Atxagak “Lezio berri bat ostrukari buruz” errezitaldia eskaini zuen Zugaza zineman. Sarasua anaien bertso saio bat ere antolatu zen bertan.

Egitarauaren barruan ere, Durangoko inprimategiak oroitzeko plaka bat ipini zen alde zaharrean. Izan ere, hango kaleetan kokaturiko Elizalde, Elosu, Dolara, eta Vita inprimategietan euskarazko hainbat liburu eta aldizkari kaleratu ziren; Joan Antonio Mogelen Peru Abarka eta Txomin Agirreren Garoa, adibidez.

Pablo Garitaonandiak diseinatu zuen 1994ko azokaren kartela.

1994 Durangoko Azoka002