28. Durangoko Azoka

Musika nobedadeetan Exkixu taldeak izen bereko lehen diskoa aurkeztu zuen; Anestesiak Gorrotoaren ahotsa izeneko estreinako lana; Oskorrik Katuen testamentua. Literaturan, prentsak itzulpengintzaren emaitzak azpimarratu zituen. Klasikoak euskaraz (Stevenson, Cortazar, Herodoto eta abar), eta sortzaile euskaldunak gaztelaniaz (Sarrionandia, Jimenez eta abar).

Egitarauan aipagarri, Zugaza zineman Néstor Basterretxea eta Fernando Larrukerten Ama Lur pelikula proiektatu zen.

Jose Luis Lizundiak egin zuen sarrera hitzaldia, eta omenaldia egin zitzaion Bernardo Estornes Lasa kulturgileari.

Endika Ollok sortu zuen 199eko edizioa iragartzeko kartela.

ALBISTEAK web (49)