Katalogoa 

Bat-bateko bertsolaritza : gakoak eta azterbideak

Garzia Garmendia, Joxerra / Sarasua, Jon / Egaña, Andoni

Argitaletxea: Bertsolari Aldizkaria

2001

84-95697-04-1

Deskripzioa

Bat-bateko bertsolaritza
Ahozkotasunak berebiziko garrantzia du Informazioaren Gizartean hain funtsezko diren komunikazio jardueretan.
Bertsolarien bat-bateko kantu jardunak, berriz, ahozkotasunaren emaitzik aipagarrienetako bat izaki, ongi bai ongi asmatu du gizarte modu berrietara egokitzen, eta, hedabideetan lortu duen tokiari esker, ospe handiko informazio zirukuito alternatiboa da gaur egungo euskal gizartean.
Bat-bateko bertsolaritza bere konplexutasun osoan azaltzea da liburu honen helburua. Aurrenik, gaur egungo bertsolaritzaren ezaugarri sozio-kulturalen berri ematen da, luze-sakon, garai berrietara egokitu beharrak dakarzkion arrisku eta aukerei bereziki erreparaturik. Gero, bat-bateko bertsoa sortzeko gogo-prozesua aztertzen da xehe-xehe, bat-bateko sorkuntzaren estrategiak bistaratuz eta estrategion mugak aipatuz. Azkenik, orain arte erabili izan diren teorien ahuleziak aipaturik, bat-bateko bertsolaritza aztertu eta ulertzeko marko teoriko berri bat proposatzen da, erretorika klasikoaren ildotik.



Urteko produktuak