Dendako bilatzaile aurreratua

Philip Larkin

Larkin, Philip

Argitaletxea: Susa

10 €


Urtea: 2023
ISBN: 978-84-19570-16-1
Bilduma: Munduko Poesia Kaierak
Euskarria: Liburua
Deskripzioa
Liburuzain ikasketak egin, eta huraxe izan zuen bizibidea Philip Larkinek. Idaztera ere emana, bere olerkietan zoli islatu zuen Bigarren Mundu Gerraren osteko probintzia giroa, etsiaren eta suminaren artean zabuka plazaratuz bere garaiaren espiritua, gerraosteko poeta ingelesik nabarmenenetako bat izendatua izateraino. Haren hitzak, hain zuzen, poetikoak bezain lauak dira; haren gai nagusiak, berriz, kolosalak: besteak beste heriotza, zahartzea eta, bi-biei loturik, alferrik galtzearen ezinegona; esan nahi baita, denbora, ahala, desira, bizitza alferrik ahitzearena. Olerki lurtarrak dira asko: sinbolikoagoak batzuk, deskriptiboagoak beste batzuk, eta oso narratiboak beste zenbait. Aldartea, asko sinplifikatuz, halako abaildura orokor bat da. Grinarik ez da falta, baina ezta fatalitatearen eta halabeharraren dezepziorik ere. Poesia gordina da, zakarra, baita nihilista ere zenbaiten aburuz. Sentimentalismorik ezak, ordea, ez dio galarazten ez sentsibilitatea eta ez emozioa, erruki printzaren bat barne. Azken batean, munduaren begirale zorrotz bat dago lerro hauen atzean. Larkin maisua izan zen zirrararen mamia azaleratzen bizimodu itxuraz hitsenari ere. Juanjo Olasagarrek sen handiz dakarkigu orain haren mintzoa euskarara, aurrez sarean argitaratua zuen bilduma berrikusirik eta osaturik. 

Antzeko produktua