Dendako bilatzaile aurreratua

Ulu egiteko bolondres bila

Cano, Harkaitz

Argitaletxea: Susa

15 €


Urtea: 2023
ISBN: 978-84-19570-15-4
Bilduma: Poesia
Euskarria: Liburua
Deskripzioa
Zerk bereizten du ulu bat otoitz batetik? Eta otoitz bat poema batetik? Izan al daiteke zerrenda bat poema? Izatez, ba ote da poema ez den zerrendarik? Lapurtutako testuei forma aldatzea aski da testu baten jabetza geureganatzeko? Ekar ote liteke poema liburu batera Oteizaren “Klarion laborategia” proiektua? Galdera horiei jarraiki osatu dira poemario honetako atal ezberdinak, diziplinari berari buruz hausnartuz eta poemaren muga formalak ikertuz, librearen librez, neurri eta errima guztietatik aske, noiz jostari eta noiz mamitsu, beti arakatzaile.

Antzeko produktua