Arimaren hezur hautsiak” drama, umore, maitasun, erotismo, izu, eta gizatasunaren inguruan hausnarketara daraman eleberri abstraktua da. Mota ezberdinetako hainbat testuz osatutako collage modura, biziraupen eta bakearen berreskapenerako bidai batean zehar garamatza. Ez dago garai zehatz batetan girotua, ezta ezein generori atxikia; bilbe bat iradoki eta ondoren hautemangarri ez diren erreferentzien bitartez lortzen du, zu zeu, irakurle, izan zaitezen istorioaren protagonista nagusia. Idazki bakoitzaren gatazka eta garaipenek irakurlearengan doaz ehotzen, zeina ohartzen doan zati bakoitza beste zer edo zer zabalago baten barruan dirauela, era berean guztiek osatzen duten multzoa irakurtzen ari den horri dagokion zerbaitetan bilakatzen delarik. Irakurterraza adina sakontasunezko irakurketa da honokoa.

Alfredo Garcia Azpilicueta, Iruñean jaio zen, 1969 urtean.

Lehen mailako ikasketak Iruñean egin ostean, berton Informatika gaietan espezializatu eta Estatu Batuetan, Ingalaterran eta Nafarroako hainbat herritan ibili da bere ikasketak osatzen, eta informatika eta ingelerazko irakasle modura; egun enpresa batetako sail arduradun modura dihardu.

Aspalditik zeukan, bizitzaren gorabeherek eragindako barne gatazka emozionalak, ele bitartez munduari aditzera emateko grina, eta hamar urte pasa eta gero, jada landuta zituenak bildu eta bere ametsa egi bihurtzea lortu du, errelatuz osatutako bere lehenengo eleberri hau argitaraturik ikusita.

Sailkaezina den egitura duen eleberri abstraktu honekin murgiltzen da literaturan, besteak beste, honetan ere berrikuntza txertatzeko asmoarekin, Eleberriaren argitaratze eta banaketarako era modernoa erabiliz ere, badu betikotasunarekin apurtzeko desioa, baita gertagaiztasunari gailentzekoa ere.

Ines Castiella Imaz (Itzultzailea) Iruñean jaio zen, 1974 urtean.

Iruñeko ikastola batetan eman zituen lehen urteak eta ondoren Donostiara joan zen Ingeniaritza ikasketak burutzera. Ikasketak bukatuta, Gipuzkoan gelditu zen lanean, duela 6 urte, berriz Iruñera bueltatzea erabaki zuen arte. Egun Iruñean bizi da.

Nahiz eta ingeniaria izan ikasketez eta baita lanbidez ere, euskal literaturaren eta, orokorrean, euskal kulturaren maitale amorratua izaki, duela 3 urte itzuli zuen lehen eleberria, Jose Ramon Villaverderen Malko baten dekonstrukzioa, hain zuzen ere. Honokoan, Hezur hautsien arimarekin, euskal literaturari jenero berri bat gehitzearen apustuaren alde egin du, baita gizakiaren barne munduari buruz jarduten duen idazki sortaren intimotasuna, berezkoa ez den beste hizkuntza batetan kontatzearena ere.

 

Submit to FacebookSubmit to Google PlusSubmit to TwitterSubmit to LinkedIn