Mila hilekoren erreka

Agirre Garmendia, Alaine

23€

  • Argitaletxea: Elkar
  • Kokapena azokan: Musikaren plaza 059-065, Artekale 075-083,

Deskripzioa

Lau emakume, lau belaunalditan zehar, eta haien arteko harremanak. Ama-alaba erlazioa, baina ez beti odolekoa. Amatasunaren minak eta zauriak, baita alabatasunarenak ere. Ia mende eta erdi hartzen du eleberriak, eta hainbat geografia zeharkatzen ditu, bai kanpo-paisaiak (Euskal Herria, Bartzelona, Salamanca, Boston…), bai barne-paisaiak (amodioa eta gorrotoa, bazterkeria eta altruismoa, goranahia eta patxada-beharra). Sentimenduen kateatzeak eta hizkuntzaren ederrak errekan behera eramango gaituzte, emetasunaren genealogia berri baten bila.

Informazio gehiago

  • Urtea: 2026
  • ISBN: 9788413606057
  • Bilduma: Literatura
  • Literatura : Narratiba (eleberriak eta ipuinak)