Sorbatza

Sanchez Zelaia, Markel

23€

  • Argitaletxea: Elkar
  • Kokapena azokan: Musikaren plaza 059-065, Artekale 075-083,

Deskripzioa

Utopiaren eta distopiaren artean, etorkizun hurbil batera eramaten gaitu egileak, egungo arazo sozial, ekonomiko zein ekologiko nagusiak Eraldaketa Handi baten ondoren konponduak ditu gizarteak, jendea aski zoriontsu bizi da zibilizazio baketsu berrian, baina badira hain erraz etsitzen ez dutenak, Eraldaketa haren lorpenekin konformatzen ez direnak. Horietako gazte batzuek Sorbatza izeneko taldea sortu dute, sormenaren bitartez bizitzari bestelako esanahia emateko eta jendartearen erosotasunak kolokan jartzeko. Nobela txundigarri honekin agertu da euskal literaturaren plazan Markel Sanchez gazte durangarra, Harkaitz Canoren hitzaurreaz hornituriko estreinaldian. 

Informazio gehiago

  • Urtea: 2026
  • ISBN: 9788413606224
  • Bilduma: Literatura
  • Literatura : Narratiba (eleberriak eta ipuinak)