Mio marito deitzen zion

Mio marito deitzen zion

Agirre Odriozola, Joxan

16€

  • Argitaletxea: Elkar
  • Kokapena azokan: Musikaren plaza 059-065, Artekale 075-083,

Deskripzioa

Bere ohiko idazkera dotorez ondu eta umore-printza etengabez gatzozpindu duen eleberra dakarkigu Joxean Agirrek, literaturaren maitasunetik bezainbat autoparodiatik edaten duena. Izan ere, idazle zahar, ospetsu eta txotxatzen hasi bat dugu, batetik; idazlenahi gazte, kazetari bekadun eta hasiberri bat, bestetik; biak gizonak, biak emakumezkoen miresle sutsu, eta biak gauzatu gabe geratutako amodio-istorioen oroitzaile mindu. Hain zuzen, emakume hauen eskutik jasoko dugu gizonezkoon berri: begirada amultsu eta apur bat ironikoa, fantasia ugari eta malezia gutxiko koitadu batzuen erretratu patetikoa eskaintzen diguna. 

Informazio gehiago

  • Urtea: 2026
  • ISBN: 9788413605821
  • Bilduma: Literatura
  • Literatura : Narratiba (eleberriak eta ipuinak)