Gipuzkoa Donemilia

Gipuzkoa Donemilia

Oskarbi

14,95€

  • Diskoetxea: Elkar
  • Kokapena azokan: Musikaren plaza 059-065, Artekale 075-083,

Deskripzioa

Euskal musikaren panoraman talde beteranorik bada, hori da Oskarbi. Izan ere, 60 urte egin ditu aurten, eta hori ospatzeko disko berri bat plazaratu du: Gipuzkoa Donemilia. Bere ibilbide luzean, taldea Ez Dok Amairu mitikoan hasi zen lehenengo urratsak egiten. Bada, 60 urte geroago, badela hamahiru erakutsi du, Gipuzkoa Donemilia hau Oskarbiren hamahirugarren diskoa baita. Su baxuan prestatutako lana da: grabazioak 2024an hasi eta 2026ko maiatzean bukatu dira. Guztira, hamaika kantu dira, taldeak bere-berezkoak dituen ezaugarrien isla: ondo aukeratutako hitzak, kantutegi tradizionaletatik hartuak zein sortu berriak; musika landua, betiere herri-musikaren bidetik, eta ederki uztartutako ahots zoliak. Den-dena gustu handiz biribilduta. Kantuotan, omenaldi eta aipamenak nonahi aurki daitezke…

Informazio gehiago

  • Urtea: 2026
  • ISBN: 8436848990104
  • Sailkapena: Folklorea, euskal musika