Historias bajo cero
Vallejo, Juan
24€
- Argitaletxea: Sua Edizioak
- Kokapena azokan: Artekale 043-046
Deskripzioa
Eskalatzaile gutxik eduki du horman zintzilik dagoela hogei bat metrotik behera erori eta bizirik irauteko zoria, are gutxiago horma hori Patagonian egonda, mugalde hartan laguntza arin jasotzeko aukerak oso txikiak baitira. Juan Vallejo onik atera zen, baina zauri larriak izan zituen: hezur-haustura ugari, pneumotoraxa, ebakuntzak, burdinak eta torlojuak gorputz osoan... eta zauririk mingarriena, berriro eskalatzeko ikuspegi beltza. Bizi ote liteke eskalatzailea hormara igo gabe, mendi altuetan ibili gabe? Ohean etzanda, altxatu ezinik, Juanek istripuaren unera arte egindako ibilbidea errepasatu du, mendiak zain ote dituen jakin gabe. Pirinioak, Himalaia, Karakorum, Patagonia, Yosemite, Peru, Groenlandia... oroitzapen horietan eta haietan ageri dira, Juanito Oiarzabal, Alberto Zerain, Edurne Pasaban, Mikel Zabalza, Alberto Iñurrategi eta beste hainbat eta hainbat lagun. Bizitza bide bat da, eta batek daki hurrengo bihurgune itxiaren ostean zer topatuko dugun.
Informazio gehiago
- Urtea: 2026
- ISBN: 9788482169446
- Bilduma: NARRATIVA
- Literatura : Narratiba (eleberriak eta ipuinak)