Genozidioa Euskal Herrian

Genozidioa Euskal Herrian

Irujo Ametzaga, Xabier

15€

  • Argitaletxea: Nabarralde
  • Kokapena azokan: Artekale 040-041

Deskripzioa

Zer ulertzen dugu genozidiotzat? Suntsipen fisikora mugatzen al da, ala herri baten instituzioak, hizkuntza, kultura eta nortasun kolektiboa sistematikoki deuseztatzea ere barne hartzen du? Raphael Lemkinek, kontzeptuaren sortzaileak, formulatutako definiziotik abiatuta, Xabier Irujok 1936 eta 1945 bitarteko aldia aztertzen du, 1936ko Gerrako eta Bigarren Mundu Gerrako ankerkerietan gailurra izan zuen indarkeria politiko, kultural eta sozialaren prozesu gisa. Dokumentazio historiko zabal batean oinarrituta, liburuak genozidio prozesu baten plangintza, eragileak, biktimen kolektiboa eta haren dimentsio anitzak —genozidio fisikoa, politikoa, ekonomikoa, kulturala, erlijiosoa eta morala— aztertzen ditu. Liburuak gure herriaren historia garaikideko pasarterik tragikoenetako baten interpretazio zorrotza da eta eztabaidarako bidea irekitzen duen ikuspegia eskaintzen du.

Informazio gehiago

  • Urtea: 2026
  • Sailkapena: Gizarte zientziak, hezkuntza eta politika