Deiadarra. Pirinoetako erresistentzia.

Deiadarra. Pirinoetako erresistentzia.

Ibarra, Aritz

30€

  • Argitaletxea: Nabarralde
  • Kokapena azokan: Artekale 040-041

Deskripzioa

Kontakizun hau garaiezinak omen ziren inperioen erorketari biziraun dion Herriarena da. Erromatar konkistatik Nafarroako erresumaren burujabetza osoaren amaieraraino (1620), euskaldunon biziraupenerako borondate historikoa laburbiltzen duen ilustrazio-liburua.
Herri hau menderatu nahi izan zuten inperio eta erresumen kronikek emango digute honen berri. Baskoiak aurrenekoz aipatu zituzten erromatarrekin hasita, orotariko aurkariei eutsiz osatzen joan zen mendeetan euskaldunen, baskoien izaera menderakaitza. 
Denetarik ikusi eta pairatu egin dute Pirinioen mendebaldeko biztanleek mendez mende: aliantzak, etsaitasunak, gerrak, erresuma baten eraketa, burujabetzaren galera eta berreskurapena, anaien arteko erailketak, erbestealdiak… Gertakari hauetan guztietan marrazki koloretsu eta landuen bitartez murgilduko gara DEIADARRA liburuan.

Informazio gehiago

  • Urtea: 2026
  • ISBN: 978-84-09-85206-2
  • Sailkapena: Historia eta geografia