Herri Txiki Infernu Handi
48280
10€
- Diskoetxea: Baga-Biga Musika Ideiak
- Kokapena azokan: Musikaren plaza 012-017
Deskripzioa
10 abestiz osatutako disko barriagaz datoz Lekeitiarrak. Lan barri honetan, euren betiko esentziari eutsi gura izan deutsie, zuzenekoetan publikoagaz sortzen dan kimika berezi hori galdu barik. Izan be, kantu bakotxa publikoagaz partekatzeko, sentitzeko eta bizitzeko pentsatuta dago. Indarra, emozinoa eta zuzenekoen energia batzen dituan diskoa da, euren musikaren nortasuna eta oholtza gainean sortzen dan konexino berezi hori islatzen dituana.
Azken baten, 10 kantu barri, euren soinua eta izaera erakusten jarraitzeko, eta entzuleakaz batera musikaz gozatzen jarraitzeko.
Informazio gehiago
- Urtea: 2026
- Euskarria: Cd
- Sailkapena: Elektronikoa