Mundu guztiak
Sánchez Bakaikoa, Rubén
16€
- Argitaletxea: Txalaparta
- Kokapena azokan: Barrenkale 001-010
Deskripzioa
2046tik
heldu zaigu Mundu
guztiak, gurera,
liburu formatuan, izatez mental-trip
gisako artefaktua dugun arren.
Zortzi
ipuin-bikote hauek Green hiriko Saint Mary Streeteko 7. atarira garamatzate, eta
bertan bizi diren auzokideen istorioak ezagutuko ditugu: kontrolerako sistema
integratua daraman preso ohia, amaren zaintzari emandako alaba problematikoa,
etxea euliz betetzen ari zaien bikotea eta zendutako aitarekin multibertsoan
elkartuko den semea, besteak beste.
Gero
eta gehiago ari gara etorkizunekoak ziruditen egoerak bizitzen, eta, testuinguru
horretan, ariketa espekulatiboa egin du “egileak” aita-seme, ama-alaba, bikote
eta lagun harreman interpertsonaletan murgilduta. Buruko mikrotxipak, droneak,
Adimen Artifizialak, humanoideak eta egunetik egunera errealagoak diren
bideo-jokoak erabili ditu mundu bat sortzeko, non, esan gabe doa, mundu guztiak
dituen bere gauzatxoak, sekretuak, kezkak…
Liburu
honetan kabitzen dira mundu horiek guztiak.
Informazio gehiago
- Urtea: 2026
- ISBN: 978-84-10246-96-6
- Bilduma: Amaiur
- Literatura : Narratiba (eleberriak eta ipuinak)