#74 Arteka: 1936, Klaseen arteko borrokaren agertoki (II) 2026 Uztaila

#74 Arteka: 1936, Klaseen arteko borrokaren agertoki (II) 2026 Uztaila

Zenbait egile

6€

  • Kokapena azokan: Barrenkale 033

Deskripzioa

Arteka hau aurreko zenbakiaren jarraipena da. 1936ko efemeride mingarria biribiltzen du. Aurreko zenbakiak ardatz izan zituen estatu kolpea eta langile mugimenduaren erresistentzia; hain zuzen ere, erresistentzia heroiko horrek gerra zibil bihurtu zuen kolpea. Azken hiru artikulu hauetan, kolpistek ezarri zuten erregimenaren funtsa eta funtzioa islatzen dituzten hainbat adibide izango ditugu aztergai. Frankismoa nazioarteko sistemak beharrezko zuen klase diktadura izan zen, deuseztapen politiko hutserako purga izan zen, eta gizartearen antolaketa aldatu zuen. Horra hor ezarri zen erroko aldaketaren zenbait adibide, argi ikusarazten dutenak –lehen zenbakian aurreratu genuenez– klase borrokak zeharkatzen duela efemeride hau.

Informazio gehiago

  • Urtea: 2026
  • ISBN: 2792-4548
  • Bilduma: 2026
  • Euskarria: Papera
  • Sailkapena: Aldizkaria