Zigor kolonian eta beste ipuin batzuk
Kafka, Franz / Zubillaga, Naroa / Amenabar, Malen / Zubia, Irati
15€
- Argitaletxea: 1545 argitaletxea
- Kokapena azokan: Artekale 062-063
Deskripzioa
Liburu hau literatura klasikoa eta euskal pentsamendu garaikidea elkartzea helburu duen bilduma baten bigarren liburua da, eta justiziaren inguruko gogoeta du ardatz. Horretarako, Franz Kafkaren bost ipuin bildu ditugu, guztiak ere legearen, boterearen eta gizabanakoaren egoeraren inguruko galdera sakonak planteatzen dituztenak.
Aukeratutako kontakizunek justiziaren hainbat aurpegi erakutsiko dituzte: legearen aurrean dagoen gizabanakoa, boterearen arbitrariotasuna, erruaren eta erantzukizunaren arteko harremana, eta sistemek pertsonen bizitzetan duten eragina. Kafkaren estilo bereziak eta sinbolismoak galdera unibertsaletara eramango dute irakurlea: zer da justizia? Nola eraikitzen da? Eta zer gertatzen da legeak gizakiaren esperientzia eta zentzua gainditzen dituenean?
Informazio gehiago
- Urtea: 2026
- ISBN: 979-13-992285-8-8
- Literatura : Narratiba (eleberriak eta ipuinak)