XIRRIBIT CDa ipuin musikatua

XIRRIBIT CDa ipuin musikatua

Zenbait egile

15€

  • Kokapena azokan: Musikaren plaza 004

Deskripzioa

Xirribit arrabita txiki biziduna da, Euskelelearen laguna. Lamiekin eta Ilargi dantza- maistrarekin batera abentura harrigarriak jazoko zaizkie, baina guztiaren gainetik laguntasuna eta musika gailenduko dira. Enrike Solinís-en jatorrizko ideian oinarrituta, Juan Kruz Igerabide maisuaren hitzekin eta Irene Iruretaren ilustrazio magikoekin, ipuin musikatu honetan haur eta familientzako tarte goxoa pasatzeko aukera topatuko duzu, mimo handiz eginiko eta kalitate goreneko sorkuntza lan honetan, Euskal Barrok Ensembleren eskutik mitologia, tradizioa, antzinako musika, sorkuntza berria eta irudimena topatuko dituzu eta haur zein helduak hunkitzea lortuko du dudarik gabe. "Zatozte, zatozte denak, Xirribit-en ipuina entzutera!"
Bideoa ikusi

Informazio gehiago

  • Urtea: 2026
  • ISBN: 8435725692964
  • Euskarria: CDa. Ipuina eta kantuak euskaraz dira baina liburuskan gaztelera eta frantseserako itzulpena dago.
  • Sailkapena: Haur musika