Iratxo txikia eta sorginen gaua

Iratxo txikia eta sorginen gaua

Ortiz, Álvaro / Montorio Uribarren, Bego

21€

  • Argitaletxea: Astiberri
  • Kokapena azokan: Goienkale 021-022

Deskripzioa

7 urtetik gorakoentzat
Ayu bidaian ibili da, bidaia luzea. Zenbait iratxo ezagutu ditu eta horiek  bere gaitasun magikoak zerbait (ez gehiegi) hobetzen lagundu diote. Abentura berri hau Ayuk aintzira zoragarri baten ondoan atseden hartzea deliberatzen duen egunean hasten da. Han bazkatu ohi dira Eileenen ahuntzak, eta neska biak ondo moldatuko dira berehala. Baina, Mendebaldean aurki ditzakegun paisaietako asko gogorazten dituzten lurralde haietan, badaude magiaren beldur diren zenbait biztanle, eta, konturatu orduko, ziega batean giltzapeturik amaituko du Ayuk, sorgin ehiztari batzuek atxiloturik. Nolanahi ere, nor dira hainbeste aipatzen dituzten sorgin horiek? Azalpenak askotarikoak dira, sinesgarritasun eskasekoak eta, batez ere, funtsik gabeak; beraz, sorgin horiek arriskuan daudela jakindakoan, haiei laguntzen saiatuko da Ayu.
Hona hemen irrikaz itxaroten genuen Iratxo txikia saileko hirugarren liburukia. Haurrentzako komiki onenaren zenbait sari jaso ‒Antifaz, 2023an edo Bartzelonako Komik, 2025ean‒, ACDCómicen eta Babeliaren 2022ko komiki onenen zerrendetan agertu eta Al otro lado de la parcela antzerki taldearekin bira egin eta gero Iratxo Txikiari buruzko kontzertu marraztu barregarriak eskainiz, kontakizun luzeago bat dakarkigu Álvaro Ortizek, helduagoa, pertsonaien zerrenda aparta eta aurrejuzguz gainezka dagoen gizartearen kontrako mezu sendoa dituena.”Lehen orrialdetik harrapatzen gaituen haurrentzako komiki dibertigarri honek era guztietako erreferenteak uztartzen ditu, 
Mila eta bat gauak kontakizun klasikotik hasita puri-purian dauden gaietaraino, eta parean jarrita mintzo zaie umeei, aurreiritzirik gabe”.Álvaro Pons, El País”Komiki hau ezin hobea da zure seme-alabentzat, baina adin guztietako jendeak irakur dezake. Kontakizun xarmagarri eta gatzduna, maisuki kontatua eta bere izpiritu propioa duena”.Rosa Martí, Esquire

Informazio gehiago

  • Urtea: 2026
  • ISBN: 979-13-87927-48-6
  • Bilduma: Txikiberri
  • Euskarria: Papel
  • Haur eta gazte literatura : 6-8 urte