Heartstopper 6 Txirikordaturik

Heartstopper 6 Txirikordaturik

Oseman, Alice / Zubillaga Gomez, Nagore

20€

  • Argitaletxea: Astiberri
  • Kokapena azokan: Goienkale 021-022

Deskripzioa

14 urtetik aurrerako bihotz suharrentzat
Institutuan mundu guztiak ezagutzen ditu Nick eta Charlie, eta denek dakite elkarrekin egongo direla betiko. Bikote perfektua osatzen dute, pasioz betetakoa eta sendoa. Beren lagunek, Taok eta Ellek, adibidez, arazoak dituzte harremana mantentzen. Hori da, gutxienik, kanpotik ikusten dena. Errealitatea, ordea, konplexuagoa da. Charlie lanpetuta dabil ordezkari izateko kanpaina dela eta. Musika-taldeari esker, jendaurrera agertzeko beldurra kendu du, eta, aukeratua izanez gero, Truhameko hainbat gauza aldatu ditzakeela uste du. Bien bitartean, Nick unibertsitatera joateko prestatzen ari da, eta barrena erabat nahasten dion galdera bat darabilkio buruan: nor da bera... Charlierik gabe?
Nick eta Charlieren unibertsorako lehenbiziko atea 2014an ireki zuen Alice Osemanek, Solitaire lehen eleberria argitaratu zuenean ingelesez. Eleberri horretan, izan ere, Tori Spring protagonistak anaia nerabe bat du, Charlie, eta hark erromantze bat bizi du Nickekin. Heartstopper 2016an argitaratu zuen lehenengoz Osemanek sarean, Jean Rhys egilearen aipu bateko hitz bat erabilita izenburua sortzeko. Orain, hamar urte beranduago, amaierara iritsi dira Nick eta Charlieren abenturen berri ematen duten bai komikien saila bai eta ikus-entzunezkoa ere. Horietan, protagonisten bizitzaren ia-ia bi urte jaso dira, bizitzen dituzten aldaketa guztiekin. Gazi-gozoa izango da agurra, baina itxiera bikaina eman dio egileak.

“Inork ez ditu nerabeak Osemanek bezala deskribatzen: pertsonaiak izugarri errealak dira, eta beren buruhausteak —harremanak, sexua, familia eta buruko gaixotasunak— kontu eta errespetu handiz lantzen ditu. Dibertigarria, erromantikoa eta bizi-poza transmititzen duena: opari ezin hobea inguruan duzun edozein neraberentzat”.
The Observer

Informazio gehiago

  • Urtea: 2026
  • ISBN: 978-84-10332-98-0
  • Bilduma: Txikiberri. Heartstopper
  • Euskarria: Papel
  • Literatura : Komikia eta eleberri grafikoa