ZERGATIK?

ZERGATIK?

JAKINMIN ELKARTEA

24€

  • Argitaletxea: Xangorin
  • Kokapena azokan: Artekale 036

Deskripzioa

Zer da desberdina izatea? Maitatu al dezakegu molestatzen gaituen norbait?
Zer da garrantzitsuagoa galderak egitea ala horiek erantzutea? Lagunekin konfiantzarik ba al duzue? Norbait gustuko izateko adinik ba al dago? Haserretzeko eskubiderik ba al dugu? 
Joxe Mari Auzmendi Hezkuntza Bekaren II. deialdiaren emaitza den liburu honek horrelako galderak egitera bultzatu nahi ditu ikasleak eta irakasleak; haurrak, gazteak eta helduak.
Hausnartzea, eztabaidatzea eta argudiatzea eskatzen duten galderak dira eta gaitasun horietan trebatzeko tresna da liburua. Hausnarketarako gaitasuna eta elkarbizitzarako gaitasuna lantzeko proposamen zehatza da, egungo gizartean eta hezkuntzan erdigunean jartzen diren gaitasunak, hain zuzen ere.
Jakinmin Praktika Filosofikoen Elkarteak elkarrizketa argudiatua eta kooperatiboa (EAK) gisa izendatu du galdera filosofikoetan oinarritzen den metodologia eta proposamen berritzailea egin du.
Liburuaren lehen zatian, elkarrizketa argudiatua eta kooperatiboaren nondik norakoak deskribatzen dira. Bigarren zatian hiru ipuin biltzen dira, bakoitza bere galdera-sortarekin, irakasleek ikasleekin edo helduek gazteekin landu ditzaten eta elkarrizketa argudiatua eta kooperatiboa praktikan jar dezaten. Eta hirugarren eta azken zatia irakasleentzat da, ipuinak Balio Etikoak ikasgaian nola landu daitezkeen deskribatzen duena, zein konpetentzia espezifiko lantzen diren zehazten delarik.

Informazio gehiago

  • Urtea: 2026
  • ISBN: 979-13-990195-4-4
  • Sailkapena: Gizarte zientziak, hezkuntza eta politika