LA FLOR DEL FUEGO Guerra, ruina y refundación de la Navarrería 1276-1346

LA FLOR DEL FUEGO Guerra, ruina y refundación de la Navarrería 1276-1346

Monteano Sorbet, Peio J.

24€

  • Argitaletxea: Mintzoa Argitaletxea
  • Kokapena azokan: Barrenkale 011-012

Deskripzioa

1276ko udan, Iruñeak bere historiako pasarterik tragikoenetako bat bizi izan zuen. Orduan hiria osatzen zuten lau udalerriek elkarren aurkako gerra anker bati ekin zioten, Frantziako armadaren esku-hartzearekin eta Nabarreriaren suntsipenarekin amaitu zena. Nafarren hiri zaharra hondakin bihurtuta geratu zen, eta ia mende erdiz abandonatuta egon zen.
750 urte igaro dira, baina tragedia haren aztarnak hor daude oraindik, gaur egun zeharkatzen ditugun kaleen azpitik metro gutxira. Eta gertatutakoari buruzko galderak ere bizirik diraute. Zergatik piztu zen gerra hura? Nor izan ziren benetako erantzuleak? Ba al zuen zerikusirik San Zerninen foruaren faltsutzeak? Hainbestetan errepikatu den bezala, hizkuntza eta jatorri desberdineko komunitateen arteko liskarra izan al zen?
Suaren lorea liburuak gurera iritsi den kontakizunetik oso bestelakoa den historia ezagutzera gonbidatzen gaitu. Dokumentu-ikerketa berri baten emaitza da, eta orrialdeetan Nabarreriako Gerrari buruzko interpretaziorik errotuenetako batzuk jartzen ditu zalantzan. XIII. mendearen bigarren erdialdeko Iruñean, biztanle guztiak «nafarrak» ziren jada, berdin-berdin, eta euskara zen haien guztien eguneroko hizkuntza, nahiz eta batzuek beste hizkuntza batzuk ere jakin, erabili eta, batez ere, idatzi. Gatazkaren arrazoiak, beraz, beste batzuk izango ziren. Horiek argitzeko, lan honek gerra haren jatorria, bilakaera eta ondorioak berreraikitzen ditu, topiko zaharrak desegiten ditu eta tragedia hura bizi eta pairatu zuten pertsonei protagonismoa itzultzen die.
Baina liburu hau Nabarreriari egindako omenaldia ere bada. Su artean desagertu zen «nafarren hiri» harro hari, mende erdi geroago hiria berriz sortu zuten gizon-emakumeei eta, nolabait, inoiz existitzeari utzi ez dion hiriari egindako omenaldia. Izan ere, gaur egungo Iruñeko galtzada-harrien azpian, Iruña zahar haren bihotzak taupadaka jarraitzen du oraindik.

Informazio gehiago

  • Urtea: 2026
  • ISBN: 978-84-96513-69-3
  • Sailkapena: Historia eta geografia