AMAIA Riouspeyrous
Riouspeyrous, Amaia
10€
- Kokapena azokan: Musikaren plaza 026
Deskripzioa
Amaia RIOUSPEYROUS hirugarren disko autoekoiztu batekin heldu da berriz ; bere azken proiektuak hamar urte bazituen, berriz zerbaiten sortzeko xedearedin dator, proiektu intimo eta humano batekin, folk-pop nortasun berri batek lagundurik.
Baxenafartarra, Amaiarentzat kantua eta musika betidanik izan dira barnetik heldu diren emozioak partekatzeko hizkuntza berezi bat. Harentzat, kantatzea lotura egitea da, emozioak sortzea eta, batzuetan ixilik gelditzen denari ahotsa emaitea.
Hamar urte horietan, musikatik urrundu ordez, bere bide artistikoa elikatzen segitu du hainbat proiektu kolektiboen bidez. Horien artean da Gurashow abentura, buraso talde batek sorturiko familia giroko taldea. Esperientzia humano eta aberats horrek partekatzearen, transmisioaren eta belaunaldien arteko loturaren garrantzia are gehiago azkartu dio.
Azken bi diskoetan pop-rock giro batean ibili ondotik, Amaiak gaur egun proiektu intimoago bat proposatzen du ; musika akustikoago baten alde eginez, baina betiere aberastasun musikal handia atxikiz. Ahotsari, emozioei eta hitzei toki gehiago uzten dien unibertso sentikor bat eraikitzen du, sonoritate goxo eta landuekin.
Diskoko lehen single-a 2026ko ekainean atera da, proiektu artistiko berri hau ofizialki iragarriz.
Disko osoa 2026ko irail hastapenean eskuragarri izan da plataformetan.
Aurkezpen kontzertua 2026ko irailaren 26an iragan da Ispoura-n, Baxe Nafarroan.
Informazio gehiago
- Urtea: 2026
- Euskarria: CD
- Sailkapena: Kantautoreak