Islam eta tigrea

Islam eta tigrea

La Arboleda eskolako umeak / Gazako Tabasi familia

18€

  • Argitaletxea: ;
  • Kokapena azokan: Artekale 066

Deskripzioa

Islam eta tigrea La Arboleda HLHI, Bizkaiko eskola publiko txikiena, eta Khan Younisen bizi den Tabassi familiaren arteko benetako loturatik sortutako haur-liburua da. Islam, familiako txikiena, da istorioaren protagonista.
Liburuak Gazako errealitatea haurrei hurbiltzen die, distantziatik edo zenbakietatik baino, haur baten begiradatik: bere familia, beldurrak, ametsak eta bizitzeko eskubidea erdigunean jarriz.
Baina Islam eta tigrea ez da liburu bat bakarrik izan. La Arboledako haurrek hasitako proiektu baten abiapuntu bihurtu zen, eta hortik Taline Elkarte Humanitarioa sortu zen. Gaur egun, elkarteak Gazako hainbat familia laguntzen ditu eta Khan Younisen La Arboleda izena daraman haur-eskola bat sostengatzen du. Horregatik, liburu hau bi lurralderen arteko zubi baten lehen kapitulua ere bada.

Informazio gehiago

  • Urtea: 2026
  • Haur eta gazte literatura : 10-12 urte